Itsasargia

Itsasargia
Nire margolan bat

jueves, 15 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 15

Gaur klase teorikoan, azterketa eta ikasgaiaren inguruan hitz egin dugu.
Klase praktikoan ebaluazio fitxa bete ondoren nik eta nire taldekoek alde egin dugu. Power- point-eko lana egitera joan gara.

lunes, 12 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 8

Gaur ez dugu klase teorikorik izan eta klase praktikoan power- poita erabiltzen ikasi dugu. Ahotsa grabatzen, irudiak egiten, musika jartzen, filmina batetik bestera pasatzen... Interesgarria izan da.

Ordenagailuak ikasgelan

Gaur egun teknologia berriak erabiltzen ikastea beharrezkoa da gizarte honetan, eta eskola gizartearen isla denez, ikasleen alfabetazio digitala zihurtatu behar du.
Eskolan irakurtzen eta idazten ikasi behar den bezala gaur egun teknologia berriak erabiltzen ikastea nahi eta nahi ezkoa da, beste konpetentzia bat bihurtu delako. Gizartea etengabe ari da aldatzen eta eskolak gauza bera egin behar du, gizartean bizitzeko behar diren oinarrizko gauzak irakatsi behar dituelako. Beraz curriculumean beste konpetentzi bat bezala agertzea aurrerapauso bat da, gizarteak bezala curriculumak ere berritu egin behar baitu.
Hala ere esan beharra dago, hezkuntzaren helburu nagusiak, metodoa eta baliabideak aldatu arren orain urte batzuk bezalakoak izaten jarraitzen dutela: ikasle autonomo, eraginkor eta kritikoak sortzea.

Teknologia berriak eta metodologiak

Bideo honetan eskola askotan gertatzen den errealitatea ikusten da. Teknologia berriak eskoletan hasi dira ezartzen baina hau gertatzeak ez du esan nahi ezer aldatuko denik, metodologiak ez baitira aldatu. Eskoletan metodo berdinekin irakasten jarraitzen da eta hau aldatu ezean, teknologia berriei ez zaie etekinik aterako.
Hala ere, egia da irakasle askok ez daukatela teknologia berrien inguruko ezagutzarik eta hau dela eta beraiek dakiten irakasteko era, modu berri hauetara moldatzen saiatzen dira. Azken jokaera hau ordea ez da bat ere egokia, teknologia berrietara moldatu beharrean teknologia berriak geurera moldatzen baititugu ikasleen kaltetan.
Gauzak aldatzen doaz eta irakaskuntzak ere, irakasleak barne, berritzen joan behar du, beraz berritze horretan hartu dezagun denok parte eta ez gaitezen komodidadearengatik atzean geratu! Geure buruak eta batez ere ikasleek eskertuko digute!

viernes, 25 de abril de 2008

Teknologia berriak geletan

Manuel Area Morairak testu honetan diozkun bezala, gaur egun eskoletako materialean, teknologia berriei dagokionez, aurrerapauso handia egon da. XXI.mendean Europa mailan zein eskolak ez dauka ordenagailurik, internetik edo eta proiektore multimediarik?
Hala ere, egia da, materiala eskuragarri izanda, hezkuntza sistema ez dela eskola gehienetan aldatu. Teknologia berriek ez dute metodo tradizionala ordezkatu, honen (metodo tradizionalaren) beste baliabide bat bihurtu dira zentru askotan. Honekin zera esan nahi dut, irakasleek ez dituztela erabiltzen teknologia berriak hezkuntza sistemaren oinarri bezala, gehigarri bezala baizik, hau da, irakaskuntza tradizionala errazteko multimediaren bidezko aurkezpenak egiten dituzte, interneta liburutegi handi bezala erabiltzen dute, beste irakasle batzuekin komunikatzeko darabilte...
Guzti hau normala eta ulertzeko dela uste dut, teknologia berriak eskolara oraitxu heldu baitira eta ezin dugu pentsatu, egun batetik bestera irakasleek material didaktiko digitalak egiten hastea edota ikasle bakoitzaren liburuak ordenagailu batekin ordezkatzea. Hau ere iritziko den zalantzarik ez daukat, baina denbora eman behar zaio, irakasle askok ez baitute teknologia berrien inguruko prestakuntzarik jaso eta ez dute hauen inguruko ezagutzarik. Hauetako asko gainera, badabiltza teknologia berrien inguruko kurtsilo ezberdinak jasotzen eta euren burua baliabide berri hauekin moldatzeko prestatzen, beraz urte batzuk barru lortuko dugu teknologia berrietan oinarritzen den hezkuntza sistema hori.
Eman diezaiogu denbora!!!

jueves, 24 de abril de 2008

Ariñoko hezkuntza sistema

Terueleko Ariñoko herriko eskolan, oso aurreratuak daude teknologia berrien bidezko hezkuntzan. Bideo honetan ikus daitekeen bezala, teknologia berriak dira eskola honetako hezkuntza sistema eta metodologiaren oinarri. Ikasleak euren ikasketa prozesu osoan guztiz harremanduta daude teknologia berriekin, batez ere ordenagailuarekin eta ikasteko erraminta nagusi bezala erabiltzen dute.
Bideoan azaltzen den bezala, herri txiki hauetan teknologia berriek honelako arrakasta izatea, hiri handietan dagoen garapen handia nolabait arrapatzeko izan daiteke, hau da, herri txiki hauek ez dute nahi atzean geratu, eta honi aurre egiteko beraiek hartzen dute aurrea.
Bestalde, ikasleen autonomia areagotzen dela esaten da, eta ni honekin guztiz adoz nago, ikasleek inoren laguntza zuzenik gabe ikasten baitute lan egiten, baraiek bihurtzen dira beraien ezagutza eraikitzaile nagusiak irakasle bat gida bazala dutelarik.
Egia da ordea, irakaslearentzat lan gehiago suposatzen duela, irakasleak, egunero egunero prestatu behar baitu ikasgaia material ezberdinak hartuz (berak egin behar ditu unidade didaktikoak...) Gainera, ikasteko modu hau berria denez, oraindik ez dago material didaktiko askorik sarean, eta honek lana zailagoa bihurtzen du.
Amaitzeko, bideoan ageri den eskola eta hezkuntza sistema asko gustatu zaizkidala esango nuke eta egia esan ez diot alde negatiborik ikusten. Are gehiago, teknologia berriekin lan egiteari diodan beldurra apur bat kentzen lagundu didala esango nuke.

2008ko apirilak 24

Gaur klase teorikoan, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina ikusten jarraitu dugu, honez gain, bideo bat ere ikusi dugu, iraganeko hezkuntza eta etorkizuneko hezkuntza konparatzen dituena. Honen inguruan iritzia eman dugu eta iritzi ezberdinak agertu dira, batzuek irakasleen lana teknologia berrien eraginez desagertu egingo dela esan baitute eta beste batzuk berriz, aldatu, aldatuko dela baina inoiz ez dela desagertuko esan dute, gizarteak hezkuntza eta haurrak okupatuta ( ikastetxe, partikular...) egotea gero eta gehiago eskatzen baitu.
Klase praktikoan, blogean lan egiten jarraitu dugu. Lehenengo bideo bat eskegidugu eta ondoren etiketak jartzen hasi gara, gure lana zailkatuta eta antolatuta edukitzeko. Honen ostean ikaskideen blogetara zuzenean sartu ahal izateko hauen blogak "agregatu" ditugu.