Itsasargia

Itsasargia
Nire margolan bat

jueves, 15 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 15

Gaur klase teorikoan, azterketa eta ikasgaiaren inguruan hitz egin dugu.
Klase praktikoan ebaluazio fitxa bete ondoren nik eta nire taldekoek alde egin dugu. Power- point-eko lana egitera joan gara.

lunes, 12 de mayo de 2008

2008ko maiatzak 8

Gaur ez dugu klase teorikorik izan eta klase praktikoan power- poita erabiltzen ikasi dugu. Ahotsa grabatzen, irudiak egiten, musika jartzen, filmina batetik bestera pasatzen... Interesgarria izan da.

Ordenagailuak ikasgelan

Gaur egun teknologia berriak erabiltzen ikastea beharrezkoa da gizarte honetan, eta eskola gizartearen isla denez, ikasleen alfabetazio digitala zihurtatu behar du.
Eskolan irakurtzen eta idazten ikasi behar den bezala gaur egun teknologia berriak erabiltzen ikastea nahi eta nahi ezkoa da, beste konpetentzia bat bihurtu delako. Gizartea etengabe ari da aldatzen eta eskolak gauza bera egin behar du, gizartean bizitzeko behar diren oinarrizko gauzak irakatsi behar dituelako. Beraz curriculumean beste konpetentzi bat bezala agertzea aurrerapauso bat da, gizarteak bezala curriculumak ere berritu egin behar baitu.
Hala ere esan beharra dago, hezkuntzaren helburu nagusiak, metodoa eta baliabideak aldatu arren orain urte batzuk bezalakoak izaten jarraitzen dutela: ikasle autonomo, eraginkor eta kritikoak sortzea.

Teknologia berriak eta metodologiak

Bideo honetan eskola askotan gertatzen den errealitatea ikusten da. Teknologia berriak eskoletan hasi dira ezartzen baina hau gertatzeak ez du esan nahi ezer aldatuko denik, metodologiak ez baitira aldatu. Eskoletan metodo berdinekin irakasten jarraitzen da eta hau aldatu ezean, teknologia berriei ez zaie etekinik aterako.
Hala ere, egia da irakasle askok ez daukatela teknologia berrien inguruko ezagutzarik eta hau dela eta beraiek dakiten irakasteko era, modu berri hauetara moldatzen saiatzen dira. Azken jokaera hau ordea ez da bat ere egokia, teknologia berrietara moldatu beharrean teknologia berriak geurera moldatzen baititugu ikasleen kaltetan.
Gauzak aldatzen doaz eta irakaskuntzak ere, irakasleak barne, berritzen joan behar du, beraz berritze horretan hartu dezagun denok parte eta ez gaitezen komodidadearengatik atzean geratu! Geure buruak eta batez ere ikasleek eskertuko digute!

viernes, 25 de abril de 2008

Teknologia berriak geletan

Manuel Area Morairak testu honetan diozkun bezala, gaur egun eskoletako materialean, teknologia berriei dagokionez, aurrerapauso handia egon da. XXI.mendean Europa mailan zein eskolak ez dauka ordenagailurik, internetik edo eta proiektore multimediarik?
Hala ere, egia da, materiala eskuragarri izanda, hezkuntza sistema ez dela eskola gehienetan aldatu. Teknologia berriek ez dute metodo tradizionala ordezkatu, honen (metodo tradizionalaren) beste baliabide bat bihurtu dira zentru askotan. Honekin zera esan nahi dut, irakasleek ez dituztela erabiltzen teknologia berriak hezkuntza sistemaren oinarri bezala, gehigarri bezala baizik, hau da, irakaskuntza tradizionala errazteko multimediaren bidezko aurkezpenak egiten dituzte, interneta liburutegi handi bezala erabiltzen dute, beste irakasle batzuekin komunikatzeko darabilte...
Guzti hau normala eta ulertzeko dela uste dut, teknologia berriak eskolara oraitxu heldu baitira eta ezin dugu pentsatu, egun batetik bestera irakasleek material didaktiko digitalak egiten hastea edota ikasle bakoitzaren liburuak ordenagailu batekin ordezkatzea. Hau ere iritziko den zalantzarik ez daukat, baina denbora eman behar zaio, irakasle askok ez baitute teknologia berrien inguruko prestakuntzarik jaso eta ez dute hauen inguruko ezagutzarik. Hauetako asko gainera, badabiltza teknologia berrien inguruko kurtsilo ezberdinak jasotzen eta euren burua baliabide berri hauekin moldatzeko prestatzen, beraz urte batzuk barru lortuko dugu teknologia berrietan oinarritzen den hezkuntza sistema hori.
Eman diezaiogu denbora!!!

jueves, 24 de abril de 2008

Ariñoko hezkuntza sistema

Terueleko Ariñoko herriko eskolan, oso aurreratuak daude teknologia berrien bidezko hezkuntzan. Bideo honetan ikus daitekeen bezala, teknologia berriak dira eskola honetako hezkuntza sistema eta metodologiaren oinarri. Ikasleak euren ikasketa prozesu osoan guztiz harremanduta daude teknologia berriekin, batez ere ordenagailuarekin eta ikasteko erraminta nagusi bezala erabiltzen dute.
Bideoan azaltzen den bezala, herri txiki hauetan teknologia berriek honelako arrakasta izatea, hiri handietan dagoen garapen handia nolabait arrapatzeko izan daiteke, hau da, herri txiki hauek ez dute nahi atzean geratu, eta honi aurre egiteko beraiek hartzen dute aurrea.
Bestalde, ikasleen autonomia areagotzen dela esaten da, eta ni honekin guztiz adoz nago, ikasleek inoren laguntza zuzenik gabe ikasten baitute lan egiten, baraiek bihurtzen dira beraien ezagutza eraikitzaile nagusiak irakasle bat gida bazala dutelarik.
Egia da ordea, irakaslearentzat lan gehiago suposatzen duela, irakasleak, egunero egunero prestatu behar baitu ikasgaia material ezberdinak hartuz (berak egin behar ditu unidade didaktikoak...) Gainera, ikasteko modu hau berria denez, oraindik ez dago material didaktiko askorik sarean, eta honek lana zailagoa bihurtzen du.
Amaitzeko, bideoan ageri den eskola eta hezkuntza sistema asko gustatu zaizkidala esango nuke eta egia esan ez diot alde negatiborik ikusten. Are gehiago, teknologia berriekin lan egiteari diodan beldurra apur bat kentzen lagundu didala esango nuke.

2008ko apirilak 24

Gaur klase teorikoan, teknologia berriek hezkuntzan duten eragina ikusten jarraitu dugu, honez gain, bideo bat ere ikusi dugu, iraganeko hezkuntza eta etorkizuneko hezkuntza konparatzen dituena. Honen inguruan iritzia eman dugu eta iritzi ezberdinak agertu dira, batzuek irakasleen lana teknologia berrien eraginez desagertu egingo dela esan baitute eta beste batzuk berriz, aldatu, aldatuko dela baina inoiz ez dela desagertuko esan dute, gizarteak hezkuntza eta haurrak okupatuta ( ikastetxe, partikular...) egotea gero eta gehiago eskatzen baitu.
Klase praktikoan, blogean lan egiten jarraitu dugu. Lehenengo bideo bat eskegidugu eta ondoren etiketak jartzen hasi gara, gure lana zailkatuta eta antolatuta edukitzeko. Honen ostean ikaskideen blogetara zuzenean sartu ahal izateko hauen blogak "agregatu" ditugu.

jueves, 17 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Gaur egun teknologia berriek izugarrizko eragina dute gure gizartean eta eskolan. Etorkizuneko gizartea sortzen duen instituzioak dira ikastetxeak eta hauetan teknologia berrien erabilera eta hauen inguruko ezagutza bermatu behar da.
Egungo hezkuntzak aldaketa asko pairatu ditu eta pairatu beharko ditu teknologia berrien eraginez.
Aldaketa batzuen artean aipatzekoak dira hurrengo hauek:
Irakaslearen rola guztiz aldatu da, gaur egun irakasleak gidari bezala jokatu behar baitu, ez da lehen bezala ikasgelako zentru izango. Ikasleak eurek izango dira protagonista nagusi eta beraien parte hartzea, dinamikoa eta beharrezkoa izango da. Honez gain, ikasgelako lehioak guztiz irekitzen zaizkigu, orain urte batzuk ikasgelan zegoen materiala finkoa bazen, gaur egun teknologia berrien bitartez, infinitoa izan baitaiteke ( internet).
Hala ere, nire ustez, hezkuntzaren helburu nagusia, teknologi berri hauetan trebatzeko erabilera eta hizkuntza irakasteaz gain, informazioa masiboki lortu dezakegun gaurko gizarte honetan informazio egokia aukeratzen irakastea izango da, hau da, irakaslearen bitartez haurrek informazio bat edo beste aukeratzeko irizpideak ikasi beharko dituzte, hori izango baita etorkizunean baliogarria izango zaiena.
Teknologia berri hauetan hainbat baliabide aurki ditzakegu hezkuntzarako baliagarriak, hauetako bat gaur aztertuko ditugun blogak.
Bloga, interneten bidez edonork sortu dezakeen egunkari elektronikoa izango litzateke. Honetan, norberak nahi dituen sarrerak ( iruzkinak, iritziak...) egin ditzake eta sarean beste batzuek ikusteko eskegi. Honez gain interesgarriak diren orriak aukeratu ditzakezu eta feed baten bitartez, site batetik bestera mugituko da informazioa automatikoki berriz ere bilatzen ibili beharrik gabe. Hainbat baliabide ditu, azpimarragarrienak hauek: informazioa gordetzeko baliogarria da, informazioa elkartrukatzeko erabili daiteke eta informazioa eguneratuta izateko aukera ematen du.

Aukeratu dudan Educause aldizkariko artikuluan Mario Asselinek hezkuntzan blogek dituzten aplikazio didaktikoan inguruan hitz egiten digu eta blogek dituzten 5 funtzio nagusi azpimarratzen ditu.
Blogak ikasleen eta irakaslearen arteko lan harremana erraztu dezaketela diozku Mariok eta nire esperientzian oinarrituz, adoz nagoela esango nuke, azkenengo urteetan baieztatu baitut blogen eta foroen bitartezko komunikazioa eta harremana, zuzenekoa baino hotzagoa izan arren zehatzagoa eta oso baliagarria dela.
Eztabaidak egiteko ere baliogarria dela dio "Institut St-Joseph"-eko zuzendariak eta neu ere baizkoan nago, ikasle bakoitzak bere iritzia emanez, eztabaida interesgarriak sortzeko aukera egongo litzakeelako.
Honez gain taldeka lan egiteko eta egunean egin denaren inguruan idazteko aproposa da.
Ez ditugu ahaztu behar ordea sortu ditzakeen eragozpenak. Artikuluan azaltzen den bezala, irainak eta txarto ulertuak ugari izan litezke blogetan, ikasleen jarrerak askotan ez baita egokiena izaten eta broma txarrak egiteko toki bezala erabili dezakete bloga. Hau ez gertatzeko irakaslearen arreta beharrezkoa izango da.
Hala ere, ikasleek lan egiteko, informazioa elkartrukatzeko eta bilatzeko modu desberdin, interesgarri, motibagarri eta polita dela uste dut.

Amaitzeko teknologia berriak erabiliz eta batez ere blogetan murgilduta ikasle batzuk nola lan egiten duten ikusi daitekeen bideo bat daukagu ikusgai.

2008ko apirilak 17

Gaur klase teorikoan hezkuntzan IKT-k duten eraginaren inguruan hitz egin dugu. Teknologia berriak direla eta hezkuntzak gertatu diren aldaketa metodologikoak, irakaslearen rol aldaketa... ikusi ditugu. Batez ere irakaslearen lanean zentratu gara.
Gaur egun irakasleak, teknologia berrrien mundu honetan ikasleen gidari izan behar du. Ikasleek informazio asko dute eskuragarri, baina hau ondo aukeratzen jakin beharko dute eta hor irakaslearen jarrera erabakigarria izango da, aukeraketa egokia egiteko irizpide batzuk eman beharko baititu.
Klase praktikoan erlojua jarri dugu bloggean eta ondoren bloggen aplikazio didaktikoen inguruan egin dugu lan. Hasieran honen inguruko artikuluak bilatu ditugu eta ondoren iritzia eman.

jueves, 10 de abril de 2008

2008ko apirilaren 10

Gaur klase teorikoan Web 2.0 ren inguruan hitz egin dugu. Web 2.0 interneteko sarea dela esan dezakegu, nun informazioa lortu, elkartrukatu daitekeen. Hemen, konekzioa duen edonork hartu dezake parte eta bere ekarpenak egin. Honez gain, informazioa jaso eta konekzioa duten beste batzuekin erraz komunikatu zaitezke.
Zaharragoa den Web 1.0 rekin ere konparatu dugu eta 2003 tik Web 2.0 sortu zenetik egon diren aldaketak ikusi ditugu: Informazioa lortzeko erraztasuna handitu dela, gaur egun ekarpenak edonork eta erraztasunez egiteko aukera dagoela , informazioa elkartrukatzeko aukera handiagoak...
Klase praktikoan blog bat zer den ikusi dugu eta bakoitzak berea egin du.
Bloga internet bidezko koaderno elektronikoa izango litzateke, koaderno birtual bat. Hemen konekzioa dagoen edonondik sartu zaitezke eta sarean zure ekarpenak egiteko aukera ematen dizu. Honez gain beste batzuekin informazioa elkartrukatu daiteke eta feed-en bitartez, interesatzen zaizun informazioa blogera heltzeko aukera ematen du, behin eta berriz nabegatzen eta trasteatzen ibili beharrik gabe.

Bideoarekiko iritzia:
Bideo honetan, klasean Web 2.0, Web 1.0 eta blog-ei buruz ikusi dugun guztia azaltzen da. Puntuz puntu eta zehatz mehatz azaltzen da bakoitza eta beraien ezaugarriak erakusten dizkigu. Honez gain hauek gizartean duten eraginari buruz mintzatzen da, batez ere, publizitateari eragiten dien kaltearen inguruan.
Bideo honetan argi geratzen da, kontsumitzaileek gaur egun indar askozaz handiagoa dutela eta produktu ezberdinak saldu nahi dituztenek zailago dutela kontsumiitzailea engainatzeko, nire iritziz, urte askotan zehar horixe egin baitute: kontsumitzailea seduzitu eta engainatu. Ez nekien teknologia berri honek (Web 2.0-k) horrenbesteko eragina izan zezakeenik publizitatean eta honen berri izateak poztu egin nau, orain gehiago guztatzen zait blogen mundu hau.