Itsasargia

Itsasargia
Nire margolan bat

jueves, 17 de abril de 2008

Blogen aplikazio didaktikoak

Gaur egun teknologia berriek izugarrizko eragina dute gure gizartean eta eskolan. Etorkizuneko gizartea sortzen duen instituzioak dira ikastetxeak eta hauetan teknologia berrien erabilera eta hauen inguruko ezagutza bermatu behar da.
Egungo hezkuntzak aldaketa asko pairatu ditu eta pairatu beharko ditu teknologia berrien eraginez.
Aldaketa batzuen artean aipatzekoak dira hurrengo hauek:
Irakaslearen rola guztiz aldatu da, gaur egun irakasleak gidari bezala jokatu behar baitu, ez da lehen bezala ikasgelako zentru izango. Ikasleak eurek izango dira protagonista nagusi eta beraien parte hartzea, dinamikoa eta beharrezkoa izango da. Honez gain, ikasgelako lehioak guztiz irekitzen zaizkigu, orain urte batzuk ikasgelan zegoen materiala finkoa bazen, gaur egun teknologia berrien bitartez, infinitoa izan baitaiteke ( internet).
Hala ere, nire ustez, hezkuntzaren helburu nagusia, teknologi berri hauetan trebatzeko erabilera eta hizkuntza irakasteaz gain, informazioa masiboki lortu dezakegun gaurko gizarte honetan informazio egokia aukeratzen irakastea izango da, hau da, irakaslearen bitartez haurrek informazio bat edo beste aukeratzeko irizpideak ikasi beharko dituzte, hori izango baita etorkizunean baliogarria izango zaiena.
Teknologia berri hauetan hainbat baliabide aurki ditzakegu hezkuntzarako baliagarriak, hauetako bat gaur aztertuko ditugun blogak.
Bloga, interneten bidez edonork sortu dezakeen egunkari elektronikoa izango litzateke. Honetan, norberak nahi dituen sarrerak ( iruzkinak, iritziak...) egin ditzake eta sarean beste batzuek ikusteko eskegi. Honez gain interesgarriak diren orriak aukeratu ditzakezu eta feed baten bitartez, site batetik bestera mugituko da informazioa automatikoki berriz ere bilatzen ibili beharrik gabe. Hainbat baliabide ditu, azpimarragarrienak hauek: informazioa gordetzeko baliogarria da, informazioa elkartrukatzeko erabili daiteke eta informazioa eguneratuta izateko aukera ematen du.

Aukeratu dudan Educause aldizkariko artikuluan Mario Asselinek hezkuntzan blogek dituzten aplikazio didaktikoan inguruan hitz egiten digu eta blogek dituzten 5 funtzio nagusi azpimarratzen ditu.
Blogak ikasleen eta irakaslearen arteko lan harremana erraztu dezaketela diozku Mariok eta nire esperientzian oinarrituz, adoz nagoela esango nuke, azkenengo urteetan baieztatu baitut blogen eta foroen bitartezko komunikazioa eta harremana, zuzenekoa baino hotzagoa izan arren zehatzagoa eta oso baliagarria dela.
Eztabaidak egiteko ere baliogarria dela dio "Institut St-Joseph"-eko zuzendariak eta neu ere baizkoan nago, ikasle bakoitzak bere iritzia emanez, eztabaida interesgarriak sortzeko aukera egongo litzakeelako.
Honez gain taldeka lan egiteko eta egunean egin denaren inguruan idazteko aproposa da.
Ez ditugu ahaztu behar ordea sortu ditzakeen eragozpenak. Artikuluan azaltzen den bezala, irainak eta txarto ulertuak ugari izan litezke blogetan, ikasleen jarrerak askotan ez baita egokiena izaten eta broma txarrak egiteko toki bezala erabili dezakete bloga. Hau ez gertatzeko irakaslearen arreta beharrezkoa izango da.
Hala ere, ikasleek lan egiteko, informazioa elkartrukatzeko eta bilatzeko modu desberdin, interesgarri, motibagarri eta polita dela uste dut.

Amaitzeko teknologia berriak erabiliz eta batez ere blogetan murgilduta ikasle batzuk nola lan egiten duten ikusi daitekeen bideo bat daukagu ikusgai.

No hay comentarios: